Eguen arratsaldean jarriko dituzte salgai 'Artxipielagoa' ikuskizunerako sarrerak

Imanol Gallego 2018ko mar. 6a, 13:55

Andoni Egaña bertsolaria, Belen Ibarrola artista, Ainhoa Garmendia sopranoa eta Pello Ramirez, Garikoitz Mendizabal eta German Ormazabal musikariak Artxipielagoa ikuskizunarekin etorriko dira Bergarako pilotalekura apirilaren 21ean. Ikuskizunak musika eta bertsolaritza, narrazioa, abestia eta bideo-proiekzioak uztartzen ditu; osagai horiek lirateke artxipielagoa osatzen duten irlak.

Ordu eta erdiko emanaldian, Andoni Egaña bertsolari zarauztarra arituko da esatari lanetan eta hizketaldian zehar, irlen eta artxipielagoen inguruko gogoetak plazaratuko ditu, baita musikaren eta kulturaren inguruko hainbat hausnarketa eskaini ere. Ikuskizunak gidoia izan arren, Egañak publikoarekin eta inprobisazioarekin egingo du jolasean.

Ikuskizunak duen malgutasunaren beste adierazleetako bat, bergarako dantza taldeak eskainiko duen arin-arina izango da. Herriko gaztetxoek ilusioz hartu dute Artxipielagoaren beste irla bat izateko gonbita.  Herriko gaztetxoez gain, Edu Muruamendiaraz bergarako dantzaria ere igoko da frontoiko oholtzara.

Sarrerak, zortzi eurotan, eguenetik aurrera izango dira salgai arratsaldeko 18:00etatik aurrera Semiraxoa aretoko txartel-leihatilan zein ticket.kutxabank.es webgunean.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak