Maite Agirre zinegotziak azaldu du herrian berdintasuna bermatzea eguneroko lana dela eta horretan lanean dabiltzala. Horren adibide da Berdinsarea plataforman parte hartzea –astelehenean onartu zuten osoko bilkuran, aho batez, Bergarako Udala ere Berdinsareako kide izatea–.
Zinegoak film laburrak
Martxoaren 7an hasiko dituzte ekintzak: Zabalotegin, Bilboko gay-lesbo-trans jaialdiko film laburrak ikusteko aukera egongo da. Bost lan eskainiko dituzte, 3 euroren truke.
Martxoaren 8an, 'Emakumeok planto!'
Martxoaren 8an Martxanterak-ek bideratutako Emakumeok planto! aldarrikapena egingo da. Lan uzteak egingo dituzte bai goizean eta baita arratsaldean ere. Eguerdian Elkar Lapikoa ekimena egingo dute plazan: asmoa da bakoitzak bere bazkaria eramatea –13:00etatik 15:00etara–. Arratsaldean, Amantalak plazara solasaldiak egingo dituzte plazan, 18:00etatik 20:00etara. Eguna amaitzeko manifestazioa egingo dute, 19:30ean.
Martxoaren 9an erakusketa
Martxoaren 9an, egubakoitza, Sexualitatea, parekidetasuna eta hezkidetza eta tratu ona antzerki foroa egingo dute. DBHko 4. mailako ikasleei zuzendutako emanaldia izango da. Seminarixoan, 10:00etan.
19:00etan, Martxanterak taldeak antolatutako Emakumeen erakusketa inauguratuko dute Seminarixoan. 19:00etan izango da hori, eta erakusketa hilaren 25era arte egongo da ikusgai.
Emakumeen eta Gizonen Berdintasuneko Kontseilua
Berdinsarean partea hartzeak ahalbideratuko du, baita, Emakumeen eta Gizonen Berdintasuneko Kontseilua martxan jartzea. Hain zuzen, martxoaren 13an egingo dute lehenengo bilera. Agirre zinegotziak azaldu du kontseilua baliagarria izan dela berdintasunean pauso irmoak emateko.
Ilargi Etxebarria berdintasun teknikariak herritarrak animatu nahi izan ditu kontseiluan parte hartzera.
Hitzaldiak eta zinekluba
Martxoaren 14an Dando a luz a las mujeres de la ciencia hitzaldia eskainiko du Marta Machok. Goienagusik antolatutako hitzaldia izango da. Seminarixoan egingo dute, 10:00etan.
Iluntzean Kabi biluziak dokumentala eskainiko dute eta ondoren mahai ingurua egingo dute. Zabalotegin, 20:00etan.
Martxoaren 20an Emakumeen ahalduntzea eta adimen emozionala tailerra eskainiko du Clara Wolframek, Irizar Jauregian, 18:30ean.
Martxoaren 21ean Diez años y divorciada filma eskainiko dute Zabalotegin, 20:00etan; eta, martxoaren 28an, En cuerpo y alma filma leku eta ordu berean.
Sentsibilizazio kanpaina
Bedelkarrekin elkarlanean egin dute sentsibilizazio kanpainaren berri ere eman dute. Herriko komertzioetan eta udal eraikinetan orri-puntuak banatuko dituzte. Bost orri-puntu izango dira; eta, bost lelo eta bost argazki ezberdin izango dituzte.
Maitane Azkaratek egin du berba Bedelkarren izenean. Azaldu du argi zutela egitasmo honetan parte hartu gura zutela denon erantzukizuna delako berdintasunaren alde lan egitea.