Sektorean espezializatuta daude hedabideek esku hartu zuten egitasmoan –Italiako, Alemaniako, Frantziako eta Espainiako kazetariak ziren tartean–. Besteak beste, Bergarako Soraluce kooperatiba ezagutu zuten –Osintxuko egoitza–. Bada, enpresaren nondik norakoak ezagutu ostean, bisita gidatua izan zuten bertan.
Etorkizunari begira
Gaur-gaurkoz, etorkizunari begira dihardute enpresek. Hain zuzen ere, berrikuntzaren, ekoizpen adimentsuaren, sistema integralaren eta nazioartekotzaren alorrean egindakoak ikusarazi gura dituzte azokan parte hartzen dutenek. 21 herrialdetako enpresak izango dira bertan.