Frankismoaren Bergarako biktimen testigantzak jasoko dituzte martxoaren 12a bitartean

Mirari Altube Arrese 2018ko ots. 12a, 14:49

Frankismo garaiko gizateriaren aurkako krimen guztiak ikertzeko kereila jartzea onartu zuen Bergarako udalbatzak aho batez, iazko azken osoko bilkuran. Eta gaurtik hasiko dira jasotzen biktimen testigantzak, gero horiek kereila kriminalak aurkezteko Bergarako epaitegian eta Argentinan.

Frankismoaren biktima izan direnek udaletxera deitu beharko dute (943 77 91 01) eta han izen-abizenak eman. Intxorta 1937 elkarteko kide Nerea Villa jarriko da horiekin harremanetan eta elkarrizketak udaletxean egingo dizkie, edo, nahi izanez gero, norberaren etxean. Hilabeteko epea dago horretarako, martxoaren 12a artean. "Epe motza da hilabete, eta eskertuko genizueke lehenbailehen gurekin harremanetan jartzea, egia, justizia eta erreparazioa bermatzeko".

Udala eta Intxorta 1937 elkarlanean

Bergarako Udaleko alderdi guztietako ordezkariak elkartu dira horren berri emateko. Adierazi dute Udalak bizikidetzaren aldeko apustua egina duela, eta ildo horretatik, "memoria historikoa berreskuratu eta balioan jartzea ezinbestekotzat" dela. Hori horrela, 2017an Intxorta 1937 Elkarteak eta Udalak bi erakundeen arteko elkarlana sendotzeko hitzarmena sinatu zuten. Eta hainbat ekimen egin dituzte elkarrekin ordutik.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak