Urtarrilaren 25era arte jasoko dituzte amodiozko esaldiak

Txomin Madina Milikua 2018ko urt. 19a, 16:12

Urteroko ohiturari jarraituz, San Balentin egunean emango dira jakitera Bergarako Jardun Euskara Elkarteak antolatzen duen Amodiozko Gutunen eta Esaldien Lehiaketako irabazleak. Eskutitzak bidaltzeko epea amaituta dagoen arren, esaldiak bidaltzekoa zabalik dago oraindik.

Jardun Euskara Elkartekoek 79 lan jaso dituzte aurten Amodiozko Gutunen Lehiaketan, eta pozik daude kopuruarekin, baina batez ere, jatorriarekin eta idazleen artean egon den aniztasunarekin. Behin gutunak jasota, Eñaut Asuabarrenak, Ane Labakak, Patxi Larrionek eta Eider Perezek osattutako epaimahaiak erabakiko du zein izango den irabazlea.

Epaimahai gaztea Aitor Alberdik, Maider Guridik, Maider Andrinuak eta Naiara Azkaratek osatuko dute, eta beraien ardura izango da 26 urtez azpikoek idatzitako gutunik onena eta amodizoko esaldi onena aukeratzea.

Amodiozko esaldiak

Hain zuzen ere, urtarrilaren 25era arte egongo da zabalik amodiozko esaldiak bidaltzeko aukera. Mezu guztiak jatorrizkoak, argitaragabeak eta euskaraz idatziak izan beharko dute, eta partaideek nahi beste esaldi aurkeztu dezakete. Amodiozko esaldia Whatshappez edo mezuz 605712469 telefono zenbakira edo e-postaz amodiozkogutunak@gmail.com helbidera bidali beharko da.

Sari banaketa otsailaren 14an, San Balentin egunean, egingo da Bergarako Irizar jauregian, 19:00etan hasita.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak