Zelaia ez zegoen futbolerako, eta ahalegin handia egin dute bi taldeetako jokalariek. Aukera asko ez, baina gehiago izan dituzte etxekoek.
Martinen golarekin hiru puntuek etxean geratu behar zutela zirudienean, baina, iritsi da kolpea. Bi golak izan dira area barruan solte geratutako baloien ondorio, geldikako jokaldietan. Bergararren aurkakoa pena izan da, neurketa amaitzear zela saihes zitekeen falta baten jaurtiketatik etorri baita.