Zubietako kalearen alde bietan espaloia jarriko dute, zubira igotzeko aldapa txikitu egingo dute eta zubiaren bi aldeetan baranda eta led argiak ipiniko dituzte. Horiez gain, egun bistan dagoen argindar eta telefonia sarea lur azpitik bideratuko dute.
314.251 euro
Elena Lete alkateak azaldu duenez, aspaldiko asmoa zen lanak abiaraztea, baina orain jarriko dituzte martxan. 314.251 euro kostako dira (BEZ barne): horietatik 194.784 Eusko Jaurlaritzak jarriko ditu; eta gainontzekoa ordaintzeko, Udalak Kupoaren akordioari esker aske geratutako diru partidaren zati bat erabiliko du.
Ondare izendapena
Zubietako zubiak ondare izendapena dauka eta alboan dituen Usondo eta Laureaga etxeak baino lehenagokoa da; berari buruzko lehen aipamena 1596ko apirilaren 21eko Udal akta batean azaltzen da.