41 lanpostu ez suntsitzeko negoziatzen jarraituko dute Arcelor Mittal Bergaran

Miren Arregi Amasorrain 2017ko aza. 3a, 11:43

Arcelor Mittalek aurkeztutako lanpostuak suntsitzeko espedientea atzera bota gura du enpresa batzordeak.

41 lanpostu suntsitzeko lan-erregulazio espedientea aurkeztu zuen Arcelor Mittal Bergarak urriaren 25ean Eusko Jaurlaritzako Enplegu eta Gizarte Politiketako Sailean. Joan den astean, LAB sindikatuak enpresaren asmoak salatu eta horien aurrean "konponbide globalak" eskatu zituen. Enpresa komitearen eta Arcelorreko zuzendaritzaren arteko negoziazio epea zabalik da eta atzo, eguena, egin zuten lehen batzarra. Langileen ordezkariek lanpostuak suntsitzeko espedientea bertan behera uzteko eskatu zioten zuzendaritzari: "Gu saiatuko gara espediente hori atzera botatzen; izan ere, ez gaude ados enpresak erabili duen ereduarekin. 41 langile horiek aurre-erretiratu gura dituzte behin kaleratu ondoren eta guk esaten duguna da gertu gaudela aurre-erretiroez berba egiteko, baina ez lan-erregulazio espedientearekin", dio enpresa batzordeko Jose Ramon Kortabarriak.

41 langile kaleratuta, 108 langilerekin geldituko litzateke Arcelor Bergara, "baina produkzio mailari eutsiko lioke", adierazi dute. "Bidalketa saila azpikontratazio bidez egin gura dute. Horrela eurek irabazten dute", dio Kortabarriak.

Atzoko bileran akordiorik ez dute lortu eta hurrengo hitzorduak hilaren 13an eta 17an izango dira.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak