Aurtengo gonbidatu aipagarrienak honako hauek izango dira: Genaro Lekuona apaiz bergararrak sentimenduen eta emozioen munduaz hitz egingo du, Karmele Gurrutxaga andreak gorputz-hizkuntzaz eta Rafael Kortabarria jaunak itsutasuna gainditzeaz. "Eskerrak eman nahi dizkiegu hirurei, baiezkoa eman digutelako gogo handiz eta eskuzabaltasun osoz", adierazi dute. Horrez gain, ekintza kulturalak, belaunaldi artekoak, folklorikoak, musikarekin zerikusia dutenak, turistikoak, argazki-lehiaketa... ere izango dituzte.
Jarraian, 21. Kultura Asteko egitaraua:
Urriak 19
18:00 Genaro Lekuona apaiz bergararraren hitzaldia San Joxepe elkarteko erabilera anitzeko aretoan.
Urriak 20
15:30 Bergarako Lehen Hezkuntzako ikasleen artean egindako lehiaketa historiko-kulturalaren sari banaketa, San Joxepe elkartean.
Urriak 21
Erakusketak: goizean zehar Bergarako erretiratuek egindako eskulanak, margoak eta egurrezko artisautza lanak. 12:00etan, argazki lehiaketan parte hartu duten argazkien erakusketa. Sari banaketa urriaren 28an egingo da Kulturaldiaren amaieran.
Urriak 23
19:00 Karmele Gurrutxagaren hitzaldia, jarrera positiboaren gainean. Miguel Altuna Institutuko areto nagusian.
Urriak 25
19:00 Rafael Kortabarriaren hitzaldia, itsutasuna gainditzearen inguruan. Miguel Altuna Institutuko areto nagusian.
Urriak 26
20:00 San Joxepeko abesbatzaren eta Hernaniko koruaren kontzertua Santa Marina elizan.
Urriak 27
10:00 Ibilaldi kulturala Bergaran zehar, Laboratoriumetik hasita.
Urriak 28
14:00 Herri bazkaria 21. Kulturaldiaren amaiera, opari banaketarekin. Elkarteko Aitonak jatetxean; amaieran musika eta dantzaldia izango dira.