San Martzialera bidean dagoen Goi Auzoko bihurgune arriskutsua konpondu berri du Udalak. Azaldu dutenez, "aspaldiko eskaera" zen errepide zati hori hobetzea, zirkulazioarekin lotuta arrisku egoerak ekiditeko.
Akordioa Elizarekin
Horren harira, Udala akordio batera heldu da Elizarekin, eta akordio horri esker Elizak 3.381 metro koadroko lurren doaneko lagapena egin dio Udalari. Eta Udalak lagatako lur hori baliatuta, bideko bihurgunea zabaldu ahal izan du, eta puntu horri zegokion arriskua ezabatu."Albiste pozgarria da auzotarrentzat eta bide hori erabili dezakeen herritar ororentzat", adierazi dute.
29.000 euro pasatxo
Lanok Elurlan SL enpresari esleitu zitzaizkion irailaren 4an eta 29.040 euroko kostua izan dute –BEZa barne–. Hitzarmen horren baitan, Udalak konpromisoa hartu du urte amaiera aurretik Santa Marinako elizaren erabilera publikoko portikoko harlauzen juntak hartzeko lanak egiteko eta Santa Marina parrokian ager daitezkeen pintaketa ezberdinen garbiketa egiteko.