Deialdia egun batetik besterakoa izan bazen ere, jendearengana iritsi zen, eta Pol Pol tabernaren aurrealdean jende ugari elkartu zen musikaren eta kantuaren bitartez Kataluniarrei elkartasun mezua helraztera.
Batzuek euren ahotsak eraman zituzten kantaldira, eta herriko hainbat musikarik, berriz, euren instrumentuak ere eraman zituzten. Denen artean, elkartasun emanaldi polita egin zuten.