Antolatzaileek iragarri dute Alizia musikala oso ikuskizun "berritzailea" izango dela. Gidoia zeharo aldatu dute eta Aliziaren bidaia, "gure herrian, gure garaian" hasiko dela esan dute. Ikus-entzunezko punta-puntako teknologiak erabiliko dituzte, euren gidoia gauzatzeko. Izan ere, adierazi dute gertaerak oso lotuta egongo direla "belaunaldi berrien ohitura eta gustuekin". Musikalaren azpititulua hauxe da, hain justu; herrialde miresgarrian badago wifia.
Bi ordu inguru iraungo dituen musikala izango da eta guztira 100 artista inguru izango dira oholtzan. Azaroaren 11n eta 12an izango dira emanaldiak 18:30ean Udal pilotalekuan.