Nesken parte hartzea altua da Bergarako saskibaloi taldean eta hori ere azpimarratu gura izan du Marian Mellado presidenteak. Hala ere, garrantzitsuena kirola egitea dela ere badio. Egutegia bete beteta dutela azaldu du bergarako Saskibaloi taldeko presidenteak eta ahal den heinean horri eutsi gura dietela. Esan moduan, asteburu honetan abiatuko dituzte saskibaloi taldeek partidu ofizialak.