goiena.eus

Komenio kalea datorren astetik zabalik

  Gizartea  Bergara GAURKOAK

Egunotan asfaltatzeko gelditzen diren lantxoak egitea da asmoa, eguraldiak laguntzen badu behintzat. Astelehenean bidea margotuko lukete, eta martitzenean zabalduko lukete bidearen alde bakarra, autoendako bakarrik hasiera batean. Kamioiek beste hamar bat egun gehiago itxaron beharko dituzte bertatik pasatzeko. Oinezkoendako, berriz, bi aldeak daude zabalik.

Bergarako Komenio kaleko lan guztiak amaitzen ari dira azken egunotan, eta eguraldiak laguntzen badu behintzat, asmoa da datorren astean zabaltzea.

Bihar edo etzi arratsaldean asfaltatzeko gelditzen diren lantxoak egitea da asmoa, eguraldiak laguntzen badu behintzat. Eta martitzenerako bidearen zati bat autoendako zabaltzea da asmoa. Kamioiek hamar egun gehiago itxaron beharko dute gutxi gorabehera bertatik pasatzeko. Eta oinezkoendako, berriz, bi aldeak daude zabalik.

Lanak pare bat astez atzeratu dira, baina bide onean doaz berriro, Hirigintza zinegotzi Lander Arregiren esanetan: "Gure nahia zen obra uztailaren bukaeran amaitzea eta hilabeteko epea eman nahi genion galtzadari egonkortzeko. Izan ere, adituek diote inportantea dela egonkortzeko denbora ematea. Eta lanak aurrera joan dira, baina ez nahi genuen azkartasunarekin. Hala ere, pentsatzen dugu hurrengo astean zabalduko dugula kalea era partzial batean".

Bi hilabeteko lana

Ekainaren 29an hasitako lanek kale horretako lur azpian dauden zerbitzu guztiak –ura, saneamendua eta euri-uren sareak– berriztu, eta telekomunikazio azpiegitura berria ezartzea eta azaleko materiala aldatzea izan dute helburu.

Komenio kaleko 4. zenbaki aldera ematen duen espaloia mantendu egin da. Ezkerraldeko espaloia, aldiz, kare harriarekin egin da eta erdi gune guztia, ikusten duzuen bezala, granitozko galtzada-harriarekin osatu da.

Komenio kaleko lanak Amenabar S.A. enpresari adjudikatu zizkion Udalak 35.606 eurotan (BEZ barne).

Mizpildi kaleko lanak

Hirigintza zinegotzi Lander Arregik aurreratu du ondoko Mizpildi kalea asfaltatzeko lanak egitea ere aurreikusten dutela aurtengo asfaltatze planean. Seguru aski gainera, lotura emango diete bi proiektuei, eta tarteko bide zatia berrizteko asmoa ere ari dira aztertzen.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu


Twitter ikonoa Facebook ikonoa