Debagoienean leku askotako turistak daude oraindik

Imanol Beloki Unamuno 2017ko abu. 30a, 13:49

Debagoienan turista asko izan ohi ditugu abuztuko oporraldian, eta aurten ere hainbat izan dira geurean. Lamaino Etxeberri Bergarako landetxean esaterako, leku askotariko jendea izan dute, eta oraindik ere badaude hainbat turista bertako parajeak, eta Euskal Herria bisitatzera etorri direnak.

Batez ere lasaitasun bila etortzen direla azaldu du Maite Aristegi Lamaino Etxeberri landetxeko jabeak: "Gehienak herrialde katalanetatik datoz, Madriletik, gutxiago, berriz, estatu espainoleko beste inguru batzuetatik: Andaluzia edo Galiziatik. Bestalde, atzerritik: italiarrak, frantsesak… etortzen dira, eta aurten, gurean, bertako jatorria dutenak izan dira, Amerikan bizi direnak, eta egonaldi luzeak egiten dituztenak".

Lasaitasun bila

Debagoiena puntu estrategiko oso onean daude, eta Euskal Herriko edozein lekutara mugitzeko aproposa dena. "Herri politak ditugu, alde zahar interesgarriak, eta asko estimatzen dute lasaitasuna. Paisaiaz disfrutatzea, eraikuntzak ikustea…".

Turismo ereduaren polemika

Euskal Herrian turismoaren ereduaren inguruko polemika izan da, eta Debagoienean egoera ezberdina izan arren, aztertu beharko genukeela adierazi du Aristegik: "Turismoa errekurtso garrantzitsu bat izan daiteke gure herrian, baina denok bizitzeko moduko bat. Hona etorritako turista batzuk, Donostiatik etorri, eta oso masifikatuta dagoela esan digute… aztertu beharreko gai bat dela uste dut".

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak