ALBISTEAK

Abuztu iluntze baterako familia plan ederra

Maite Txintxurreta 2017ko abuztuaren 24a

Bidaibizitzen ikuskizunarekin gozatu egin dute Bergararrek. Tina txotxongiloaren eta bere lagun berezien konpainian, malabareak, akrobaziak, antzerkia eta jolasa batzen zituen espektakuluarekin liluratuta geratu ziren ikusleak.

Familiei zuzendutako ikuskizuna izanik, haurrak zein helduak gerturatu ziren Seminarioko jolastokira, eta bat baino gehiago aho zabalik geratu zen ikuskizunarekin.

Izaskun Rueda da Zirkun Zirkoren atzean dagoen pertsona, eta bera ere "oso pozik" agertu da ikuskizunaren bukaeran. Ruedak berak bakarrik eramaten du aurrera ikuskizuna, txotxongiloei bizia emanaz, pertsonaia desberdinen azalean jarrita edota akrobaziak eginaz.

Udalak abuzturako prestatu duen kultura egitarau bereziaren baitan egon da Zirkun Zirko ikuskizuna. Bada, abuztuko hurrengo hitzordua hilaren 30ean izango da, Brazztet Brass Band taldeak kontzertua emango baitu Labegaraietan.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak