Frenaenbache taldeak irabazi du Semicup txapelketa

Mirari Altube 2017ko uzt. 23a, 11:57

Hamalau taldek jardun zuten nor baino nor gehiago atzo, zapatua, laugarrenez egin den Semicup areto futbol txapelketan. Frenaenbache eta Vodka JR iritsi ziren finalera eta partidu biziaren ostean penaltietan erabaki zen hamabik orduk emandakoa. Azkenean, faboritoendako, iazko txapeldunendako izan zen saria.

Gura moduan ezin izan du antolatu Semicup areto futboleko txapelketarekin arduratzen den taldeak aurtengoa baimenak eskatzerakoan berandu ibili zirelako, baina laugarrena ere giro onean eta talde askorekin egin dute. "Tabernarik ezin izan dugu jarri, ezta geure musika ere, eta giroa ezberdina izan da. Baina ondo joan da guztia", zioen Josu Diaz antolatzaileak.

Lehenengoz, gainera, neska talde batek jokatu du, Amama & Co: "Ez dugu partidurik irabazi baina oso gustura ibili gara, pozik. Datorren urtean ere badugu parte hartzeko asmoa eta ea beste neska talderen bat ere animatzen den, nesken futbolak eta orokorrean kirolak aurrera egin dezan", adierazi zuen Amaia Santorkuato jokalariak.

Final borrokatua

Txapelketa "gogorra" izan dela onartu zuten hainbat jokalarik, "ondo borrokatutakoa". Finalerako sailkatu ziren iazko txapeldun Frenaenbache eta Vodka JR, eta azken minutura arte ez zen erabaki zeinek jasoko zuen txapeldunaren kopa.

Frenaenbache hasi zen irabazten eta eskarmentu handiko jokalariak direla erakutsita nagusi izan ziren partiduan. Bi golek ematen duten abantailarekin lasaitu egin ziren bukaeran, eta guztia eman zuten orduan Vodka JR taldekoek; baita berdintzea lortu ere azken minutuan gola sartuta. Penaltiek erabaki zuten txapelketa eta Frenaenbacherendako izan zen bigarren urtez jarraian. 

Garaileen zerrenda

Sailkapen ofiziala

  • 1- Frenaenbache
  • 2- Vodka JR
  • 3- Rocosos

Talde berezia

  • Amama & Co

Jokalari onena

  • Azka

Atezain Onena

  • Euken Azpeitia

Pitxitxia

  • Arieta

Talde zikinena

  • Rocosos
Erlazionatuak

Areto futbolaren hamabi orduak

Imanol Gallego 2017 uzt 22 Bergara

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak