Kartzela Zaharrekoak 17. urteurrena gustura ospatzen

Ekainaren 9an hasi eta hilaren 30era bitartean askotariko ekitaldiak egiten ari dira Bergarako gaztetxean, horiek guztiak 17.urteurrenaren aitzakian. Gaur, zapatua, Gaztetxe Eguna ari dira ospatzen.

Pati-poteo-mozorro musikatua (gurpil gainean poteoa) egin dute goizean eta ondoren, 40 lagun inguru batu dira etxean, Kartzela Zaharrean, bazkaltzeko. 18:00ean Zumarraga-Urretxuko Traka-Traka txarangak girotutako poteoa egingo dute eta gauean, kontzertuak, 22:00ean hasita.

Parte hartzaileen esanetan urtean zehar lanean elkarrekin jarduten duten gaztetxe-kideek elkarrekin, parrandan, gozatzeko eguna da gaurkoa. Era berean gaineratu dute gustura daudela Kartzela Zaharrak duen osasunaz: "gero eta talde gehiago ari dira gaztetxera etortzen; hortaz beste hamazazpi urte edo gehiago betetzeko moduan gaudela esan genezake".

Erlazionatuak

Bergarako Gaztetxe Eguna

Bergara

Lagun artean, gustura ari dira Kartzela Zaharrekoak Gaztetxe Eguneko ospakizunetan.

ALBISTEAK MUGIKORREAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.