Amaitu dituzte Mekolaldeko pasabide berriaren lanak

Ane Vitoria 2017ko api. 25a, 12:16

Azaroan eraitsi zen zubi zaharra eta jarraian, pasabide berria ezarri. Ordutik, inguruko urbanizazio lan guztiak burutu dira.

Azaroan hasi ziren lehenengo botatze lanarekin, eta hilabete batzuk pasata, aste honetan amaitu dira lanak. Lanak Urartetxe enpresak egin ditu eta pasabidea egurrezkoa da, zabaleran bi metro eta luzeran 35 metro dituelarik. Horrez gainera, gauetan guztiz argiztatuta izango da ezarri dioten led kordoi bati esker. Obra egiteko garaian auzokideen aurretiko kezkak kontuan izan dira.

Zubi zaharraren eraispenarekin, gune honek zuen uholde arriskua gutxitzen da eta pasabide berriari esker, auzotarrei ibaia gurutzatzeko aukera berria emango zaie. Guzti honekin Mekolaldeko auzotarren segurtasuna eta erosotasuna hobetu nahi da.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak