Bizikleta astean bikain aritu dira Bergarako gaztetxoak

Hainbat ekintzez josi dute astea Bergarako ikastetxeetako gazteek, eta atzo, Bizikleta eguna ospatu zuten, egun osoko egitaraua prestatuta. Bizikleta oinarri izanda marrazkiak egin zituzten, ziklotan antolatuta zirkuitu ezberdinak egin zituzten, bizikletaren erabilera lantzeko eta bizikletaren funtzionamendua ezagutzeko.

Joko ezberdinak egin dituzte, bizikleta martxa, eta beraien gustukoena izan dena, Markel Uriarte biker-aren bisita.

Markel Uriartek bere erronken nondik-norakoak azaldu zizkien gaztetxoei, eta bizikletan ibiltzeko hartu beharrezko segurtasun neurrien inguruko azalpenak eman zituen. Amaitzeko, erakustaldia eman zuen Uriartek gaztetxoen harridurarako.

Erlazionatuak

Bizikleta asteko azken ekintza argazkitan

Bergara

Eskolara bizikletan joan, bizikleta gainean jolastu, Markel Uriarteren erakustaldiaz zein azalpenez gozatu eta marrazki erakusketa egin dute, beste...

ALBISTEAK MUGIKORREAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.