Mendi irteera eta bazkari jendetsua egin dute Pol-Pol Mendizale Taldekoek

Xabi Gorostidi 2017ko mar. 19a, 17:38

75. urteurreneko ekitaldiak urte osoan zehar luzatuko dira, eta gaur mendi irteeratxoa egin dute Azkaratetik Bergarara Pol-pol eguna ospatzeko. Eguraldia aparta izan da, eta eguna are gehiago borobiltzeko 130 laguneko bazkaria egin dute Agorrosin Kiroldegiko tabernan, non ez den musikarik ez bertsorik falta izan.

Eguraldia lagun izan dutelarik mendi irteeratxoa egin dute Pol-Pol elkarteko 60 lagun baino gehiagok. Azkarate gainean hasi dute ibilbidea, bertatik Pol-Pol iturrira joateko. Bergarara heldu baino lehen Altsasu elkartean egin dute geldialditxoa txorizo muturrak eta salda dastatzeko.

Ondoren 130 lagun batu dira Agorrosin Kiroldegiko tabernan bazkartia egiteko. Bazkal aurretik ordea, Alai taldeak kantaldi dotorea eskaini du. Mendirik mendi abestiarekin eztarriak berotu ondoren, Miguel Gonzalez Bastidak konposatutako Pol-Polen ereserkia abestu dute. Jarraian, Giuseppe di Marziren Signore dellé cime abestu dute italieraz, eta Buen Menu kanta ezagunarekin amaitu dute kantaldia.

Bazkal ostean, bertsolariak eta dantzarako tartea izan dira festarekin jarraitzeko.

Erlazionatuak

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak