Lau t'erdiko Soraluce txapelketaren final laurdenetako bigarren jardunaldia jokatu da Bergaran, promes eta nagusien mailetan.
Promesetan, Oskar Lerena eta Bergarako Josu Zezeaga aritu ziren nor baino nor gehiago, baina etxekoak ezin izan zuen garaipena lortu eta 22-18ko emaitzarekin bukatu zen partidua.
Saketik irabazi zion partidua Lerenak Zezeagari, Bergarako teknikari Reyes Azkoitiarearen hitzetan, baina, Zezeaga jokoan ez zen gutxiago izan. Txapelketatik kanpo gelditu da, beraz, Zezeaga pilotari bergararra, dena den, gustura jokatu du herrian.
Nagusien mailan, berriz, Eneko Labaka eta Iraitz Zubizarretaren arteko partidua jokatu zen, eta 22-13 irabaztea lortu zuen Labakak. Erraz irabazi zion gainera, eta ikusi zen Zubizarretak baino maila hobean dagoela Labaka.
Reyes Azkoitia pozik ageri zen txapelketa, beste urte batez, izaten ari den harrerarekin.
Martitzenero, martxoaren 14ra bitartean jokatuko dira Lau t'erdiko Soraluce txapelketako partiduak Bergarako Udal pilotalekuan.