Gaztetxoen dantzek eman diete amaiera San Blas jaiei Buruñaon

Amaia Txintxurreta Guridi 2017ko ots. 5a, 16:10

Moises Azpiazu dantza taldeko 60 umeren eta gaztetxoren dantza emanaldia ikustera auzotar eta herritar ugari joan dira San Blas jaiak ospatzen ari diren Buruñao auzora. Euriagatik, auzoko elkartean egin behar izan dituzte dantzak, eta bertaratu den jendetzarekin, txiki gelditu da elkartea.

Euriagatik bertan behera gelditu behar izan da San Blas jaietako programan aurreikusita zegoen Nafarroako Aroztegi herriko Pello Cañamaresen erakustaldia. Motozerrarekin egurrezko irudiak egitekoa zen Cañamares jendaurrean, baina auzoan aterpe handiegirik ez daukatenez, antolatzaileek emanaldia bertan behera gelditzea erabaki dute.

Hala ere, eguerdi partean, kanpoan euria egiten jarraitzen zuen bitartean, auzoko elkarte barruan jendetza elkartu da herriko Moises Azpiazu dantza taldeko neska-mutikoen emanaldiaz gozatzeko. Txalo zaparrada ugari jaso dituzte dantzariek.

Egubakoitzetik festetan

San Blas jaiak egubakoitzean hasi ziren ospatzen Buruñaon 11:00etako mezarekin eta opil bedeinkapenarekin. Elkartean salda eta txorizoa doan banatu zuten gero eta bazkalostean txokolatada izan zuten.

Atzo, zapatua, mus txapelketa egin zuten 29. urtez eta jarraian elkartean 50 lagun elkartu ziren auzo afarian.

Erlazionatuak

San Blas jaietako dantzak Buruñaon

Amaia Txintxurreta Guridi 2017 ots 05 Bergara

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak