Etxera sartu ezin daitezkeen zazpi familietatik, lauk adierazi dute ordezko etxebizitza baten beharra dutela. Hainbat aukera izan dituzte ordezko etxeak bilatzeko orduan; jaurlaritzarenak, Udalarenak eta baita Bergarako herritarrek euren borondatez eskainitakoak ere, eta jada aukeratu dizkie kaltetuen beharretara hobeto egokitzen diren lau etxeak.
Horietatik bi Jaurlaritzaren Etxebide programatik hartu dituzte, eta beste biak Udalarenak dira. Atzo egin zuten hauen ikuskaritza. Horietako bik ez dute argindarrik, eta hirugarren bati ur beroa falta zaio, baina martxan daude hauek lehenbailehen egokitzeko tramiteak.
"Familek pazientzia pixka bat izatea eskatzen diegu, gaur ez bada, astelehenera arte itxaron dezaten. Egun batzuk gehiago izan daitezke etxetik kanpo, eta pazientzia eskatzen diegu. Baina egia esateko, Udaletik asko eskertzen digu hasieratik eduki duten portaera" azaldu Elena Lete alkateak.
Bizilagunen portaera eskertzeaz gain, Bergarako herritarren eskuzabaltasuna eta solidaritatea ere eskertu ditu Letek.
Lanak bide onetik
Udalaren bigarren lehentasuna lur-jausia kontrolpean eduki eta honek eragindako kalteak apaltzea da. Elurlan enpresako langileak gora eta behera aritu dira goizean zehar trenbide zaharra garbitzen. behin hau eginda magalean dauden enborrak kenduko dituzte.Magaleko enborrak batzerakoan, lurra kentzen hasiko dira. Datorren asterako ez dago prezipitaziorik iragarrita, eta horrek konpontze lanak hobeto egitea erraztuko du.