Azaro amaieran jarri zuen abian Jardunek bazkide kanpaina, Zurekin Bergara Euskaldunago lelopean. Bazkide berriak egitea, eta euskara elkartea herrian ezagunago egitea dute helburu. Horretarako, bazkide kanpainari bultzada emateko, bi hilabetez Barrenkalen lokal berria izango du Jardunek.
Eta bestalde, beste ekimen bat ere abian du Jardunek. Idazlaguna Kanpaina barruan, merkatariak ere euskarara batu gura dituzte. Kanpaina berri honekin jendaurrean dituzten karteletan lehentasuna euskarari ematea eskatzen zaie komertzioei, eta bezeroei dendariek hartutako konpromiso hori garrantzitsua eta pozgarria dela adieraztea.
Erosi, prestatu eta gozatu euskaraz!!!
Kanpaina hori egitasmoan parte hartzen duten 17 jan-dendetan eramango dute aurrera. Bertan esku orri batzuk egongo dira, Neri inporta dost erosten doten dendan kartelak euskaraz egotea leloa agertuko da. Parte hartzeko, herritarrek lelo hori edo antzerako lelo bat prestatzen duten edozein janariren ondoan jarri beharko dute, eta argazki bat atera ondoren whatsapp (605712469) edo emailez (idazlaguna@gmail.com) bidali. Pertsona bakoitzak hiru argazki bidaltzeko aukera izango du eta parte hartzen duten pertsona guztien artean "otar zoragarri bat zozketatuko dugu. Otar honen produktuak, kanpainan parte hartzen duten 17 dendetatik eskuratu dira", zehaztu du Mendizabalek.