Errege ostean berrekingo diete Ipintzako harmailen lanei

Ipintzako harmailen lanen gainean galdetuta, orain arte prentsan publiko egin dena berretsi dio alkateak Goienari: Gabika enpresak epeak betetzeko ezintasuna ikusi eta kontratua etetea eskatu zuela, eta, urgentziaz, lehiaketa publikoan bigarren geratu zen Sasoi Eraikuntzak enpresaren esku utzi dutela lanak egiteko ardura.

Gabika enpresak "zintzotasunez" jokatu duela zioen alkateak: "Ahalik eta lasterren adierazi digute, guk gaia era on batean bideratzeko aukera izateko; kaltea ahalik eta txikiena izateko". Gertatutakoak atzerapena eragingo du –hasi baino ez zegoen eginda Gabika–, eta otsail hasierarako bukatu behar ziren lanak martxo amaierarako amaitzea da orain asmoa: "Kontratu berria ez dago oraindik sinatuta; dokumentazioa-eta batzen ari gara, ahalik eta lasterren hasteko asmoarekin. Errege ostean pentsatzen dut egongo garela hasteko moduan". Gertatutakoagatik Udalari kalte-ordainik dagokion galdetuta, ez dakiela zioen alkateak, lehentasuna obra berriz ere martxan jartzea izan dela, eta beste aspektu horiek "gero" aztertuko dituztela.

ALBISTEAK MUGIKORREAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.