Janari dendetara zabalduko du Idazlaguna kanpaina Jardunek

Oihana Elorza Gorostiza 2016ko abe. 14a, 17:56

Kanpaina berri honekin jendaurrean dituzten karteletan lehentasuna euskarari ematea eskatzen zaie komertzioei, eta bezeroei dendariek hartutako konpromiso hori garrantzitsua eta pozgarria dela adieraztea. Hori adierazten duen esaldi bat, erosi eta prestatutako plater bati jarri eta argazkia Jardunera bidaliz gero, herriko hamazazpi dendak emandako produktu sorta irabaz daiteke.

Niri inporta dost erosten doten dendan kartelak euskaraz egotia gisako esaldiak erosi edo prestatutako plater baten ondoan jarri, argazkia atera eta Jardunera bidali behar da. Parte-hartzaileak zozketa baten sartuko dira. Zozketa horren saria da: herriko hamazazpi janari dendak emandako produktuekin eta txartelekin osatutako saski bat.

Abenduaren 19an zabalduko da parte hartzeko epea eta urtarrilaren 1a arte egongo da aukera argazkiak bidaltzeko; urtarrilaren 2an zozketa egingo da. Pertsona bakoitzak hiru argazki bidal ditzake gehienez. Bideak hauexek dira: jardun@topagunea.com edo whatsapp bidez 605 71 24 69 telefono zenbakira.

Idazlaguna

Egun 120 komertzio eta beste 60 inguru boluntario daude izena emanda Idazlaguna euskara begibistan programan. Ekimen hori herritarren artean ezagutzera emateko kanpainak egiten ari da orain Jardun; tabernetan egin dute lehenengo eta janari dendetan egingo dute orain.

Aurrekoetan bezala, euskarari bultzadatxoa ematea da helburua. Janari dendetan esku orriak egongo dira kanpainaren informazioarekin. Komertzioei eskatuko zaie jendaurrean dituzten kartelak eta idatziak euskaraz edo elebitan euskarari lehentasuna emanez jartzea; bezeroei, berriz, dendariek hartutako konpromiso hori garrantzitsua eta pozgarria dela eurendako.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak