Bergarako bidegorri sareko hiru zati berriren egitasmoak aurkeztu ditu udalak

Eneko Azurmendi 2016ko aza. 25a, 15:39

Boni Laskurain kalearen hasieratik Ernai kaleko bidegorri hasierara doan zatia, Urteaga kaletik autobus geltokiaren ondoan dagoen bidegorriko puntura arte zatia eta Ernai kalearen biribilgunetik Buruñao auzoko zubira arteko zatiak egiteko proiektuak dira udalak aurkeztu dituenak.

Bergarako Udalaren esanetan, esleitutako lanak datozen egunetan hasi ditu Asfaltos y Construcciones Morga SL enpresak, eragile guztien parte-hartzea eta ekarpenak aintzat hartuta. Lehenengo bi zatiak dira orain arte esleituta daudenak.

Proiektu hauek aurrera eramateko, partaidetza izan da helburua, udalaren arabera. "Herritarren partaidetza, batzorde informatzaileena eta beste erakunde batzuena".

"Bergara Hazi Arazi" konpromisoaren barruan, udalak elkarlana azpimarratu nahi izan du eta aurrera egiteko bidean "bakarrik" ez egotea oso garrantzitsua dela nabarmendu du. "Udal bidegorri sareak lotura izan behar du foru bidegorrien sarearekin eta horregatik, hilabete hauetan Aldundiko Mugikortasun eta Errepideetako arloekin harremanak izan ditugu, Antzuolarako bidegorriaren zehaztapenak udalaren ikuspuntuarekin uztartzeko".

Egitasmoak ikusgai

Herriko bidegorri sarea osatzeko udalak dituen egitasmoak –mapak, argazkiak...– ikusgai egongo dira herritarrentzat, Agorrosin kirol gunean eta udaletxean, osoko bilkuren aretoan, Gabonak bitartean.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak