1936tik gaur egunera arte "bidean geratu direnak" omendu ditu Sortuk Bergaran

Tropa frankistak Bergaran sartu zirela 80 urte bete direnean, Sortuk omenaldi "xumea eta beroa" egin die gaur, azaroak 19, ordutik gaur egunera arte Euskal Herriaren alde bizitza eman duten gudariei. 1936-2016 Izan zirelako gara izan du lelo ekitaldiak; Angel Irazabalbeitia Txorta-ri aipamen berezia egin diote atzo bete ziren-eta 22 urte erail zutenetik.

"Horrenbeste lan eta borroka egin dutenak, gure aiton-amonak, gogoratu nahi izan ditugu. Herri askea defendatzen zuten, justizia, bakea. Balio horiek bere egiten ditu Sortuk", adierazi du Sortuko Ibai Redondok.

Aipamen berezia egin diote, aldi berean, Angel Irazabalbeitia Txorta-ri: "Franko sartu eta gaur egunera arte milaka izan dira borrokan aritu diren euskal herritarrak eta ehunka bidean geratu direnak. Azken horietako bat izan da Txorta eta atzo bete zirenez 22 urte erail zutenetik, gogora ekarri nahi izan dugu haren senideei omenaldi txiki bat eginda".

Ez errepikatzea

Omenaldiaren antolatzaileek nabarmendu dutenez, egia, justizia eta erreparazioa aldarrikatzeaz gain, hau guztia errepikatuko ez dela bermatu egin behar da: "Saiatzen ari gara guztion artean Euskal Herrira konponbide justu eta demokratiko bat ekartzen eta ez dugu nahi bizi izan dugun sufrimendua errepikatzerik. Ez dugu faxismorik eta gerra zibilik errepikatu nahi eta horretarako, gure ustez, bide bakarra da euskal herritarrei bere eskubide politiko, sozial eta kulturalak bermatzea. Ezker abertzaleak 50 urte egin ditu estatuari eskubide horiek berma daitezela eskatzen, baina ez dugu hori posible denik uste. Aurrerapauso guztiak euskaldunok gure artean lana egin dugulako izan dira; aurrerantzean ere gurea sortzean dago gakoa". Redondoren arabera, gudariei egingo zaien omenaldirik onena euskal estatu independentea izango da.

Erlazionatuak

Omenaldia Bergaran 1936tik 2016ra arteko gudariei

Bergara

Omenaldi "xumea eta beroa" egin diete azken 80 urteetan Euskal Herriaren alde bizitza eman duten herritarrei.

ALBISTEAK MUGIKORREAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.