Ekainean erabaki zuten Agorrosingo taberna dagoen aldean kokatuko zituztela harmailak, saihesbidearen aldean kolektore bat dagoelako. Harmaila horiek hogeita hamar metroko luzera izango dute, eta 150 jarleku, hiru ilaratan banatuta. Euriarengandik babesteko aterpea ere izango du, eta paretak gardenak izango dira.Gabika enpresari esleitu dizkiote eraikuntza lanak, ia 141.000 euroko aurrekontuarekin.
Lanak joan den astean hasita, harmailak 2017 urte hasierarako bukatzea aurreikusten dute. Proiektu honekin, herrian zein futbol elkartean Ipintzan harmailak izateko eskaerari erantzun diotela dio Elena Lete alkateak.
Harmailen kokapena eta ezaugarriak zehazteko, partaidetza prozesu mota berri bat jarri zuen abian Udalak: "arkitekto eta teknikariek partaidetza enpresarekin batera landu dute proiektua. Hala, herritarren eta eragileen ekarpenak batetik, eta ekarpenak teknikoak, bestetik, uztartu ahal izan ditugu", dio alkateak.