Valleko kondearen 128 argazki daude ikusgai Aroztegin, eta argazkiez gain, kondearen dokumentuak edota eskutitzak ere ikus daitezke. Horrez gain, orduko argazkilaritza teknikak ezagutzeko aukera dago. Izan ere, Linterna magikoa izeneko proiektorea aurki daiteke, edota irudia hiru dimentsiotan ikusteko aukera ematen duten estereoskopiak.
Bergarako Udal Artxiboak muntatu du mostra, eta atzo zabaldu zuten.
Aretoko ordutegia
Azaroaren 13ra bitartean izango da Aroztegin Valleko kondea, modernitatea eta tradizioa. Garai aldaketa baten isla erakusketa.
Ordutegi honetan bisitatu daiteke: martitzenetik egubakoitzera: 18:00 - 20:30; zapatuetan: 12:00 – 14:00 eta 18:00-20:30; eta domeketan: 12:00 – 14:00.