Txirrindularitza gustuko dutela erakutsi dute Bergarako neska-mutikoek

Mirari Altube Arrese 2016ko urr. 23a, 15:30

Txirrindulariz bete da Seminarioko patioa Lokatzak antolatutako Bizikleta Festaren aitzakiarekin. 3 eta 12 urte arteko neska-mutiko mordoa elkartu da, bizikletak aldean, goiz-pasa egiteko, eta eguraldia lagun giro bikaina sortu dute guztien artean.

Txirrindularitzarako zaletasuna sortu gura izan du Lokatzak beste behin, herriko gaztetxoen artean: "Aukera asko dituzte gazteek eta guregana gertura daitezen gura dugu. Txirrindularitzak irakasten die diziplina izaten. Era berean, leku ezberdinak ezagutzeko, eta zelan ez, ondo pasatzeko aukera eskaintzen du. Animatu eta etorri, laster hasiko dugu denboraldia-eta!", jakinarazi du Jon Unamunok, Lokatza elkarteko presidenteak.

Zirkuitua gertatu dute Seminarioko patioan, eta adinaren araberako lau taldetan banatuta lasterketak egin dituzte neska-mutikoek.

Lokatzak eman dituen txirrindulariak

Azken urtean zeresan handia ematen dabil Lokatzatik irtendako hainbat txirrindulari, eta Unamunok dio "momentu historikoa" dela: "Mikel Aristi daukagu kontinental profesional mailan; Eneko Lizarralde, Murias taldean; Ampon dagoen Julen Irizar ere badirudi Muriasera joango dela; eta Etxabe anaiak ere gora igotzeko puntuan daude. Hortaz, Bergararendako historikoa da hori eta goraipatu beharrekoa, gainera". Eta horietako batzuk, besteak beste, Julen Irizar eta Jokin Etxabe neska-mutikoekin izan dira goiz pasa.

Erlazionatuak

Bizikleta Festa Lokatzak antolatuta

Mirari Altube Arrese 2016 urr 23 Bergara

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak