Feria euritsu eta jendetsua izan dute Elosuan

Leire Kortabarria 2016ko urr. 12a, 16:21

Eguraldiak askorik lagundu ez duen arren, ohi bezala, jendetsua izan da Elosua auzoko feria. Ganadu feriaz gain, askotariko postuak, musika eta berritasun batzuk izan dituzte.

Bergarako eta inguru guztietako herritarrek ohitura bete dute beste urte batez, eta eguaztenean, Elosuako feriara joan dira. Han, ganadu erakusketaz gain, artisautza, janari eta bestelako postuak izan dira goiz partean.

Puzgarriak, bertso saioa, dantzaldia eta beste

Aurten, eguraldi txarra egokitu da. Goiz partean hego haize handia ibili da eta bazirudien garbitu egingo zela giroa, baina, eguerdi aldera, euri zaparradak hasi dira. Horrekin batera, jende gehiena auzoko frontoian bildu da. Hantxe egon dira aurten taberna eta dantza egiteko tokia. Bertso saioa izan dute hantxe: Sebastian Lizasok eta Jose Luis Gorrotxategik abestu dute. Gero, Laja II. eta Lutxurdio trikitilariek dantzan jarri dituzte auzotarrak eta bisitariak.

Iñigo Zubeldia auzo alkatea pozik azaldu da aurtengo parte-hartzearekin eta gerturatu den herritar kopuruarekin.

Antolatzailea Elur Txiki elkartea izan da aurten ere. Urtero bezala, herritarren gustuko berritasunen bat sartzen ahalegindu dira; aurten, umeendako puzgarriak.

Herri autobusa ibili da gora eta behera, eta horrek parte-hartzea handiagoa izaten lagundu du.

Erlazionatuak

Elosuako feria

Leire Kortabarria 2016 urr 12 Bergara

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak