Badator 20. Kulturaldia San Joxepera

Maite Txintxurreta 2016ko urr. 11a, 18:30

Erretiratuen elkartean egitarau berezia izango dute urriaren 13tik 22ra bitartean. Hogeigarrenez antolatu du ekimena San Joxepe elkarteak, eta aurten kultura eta gizarte ongizatea izango dira gai nagusiak.

 

Hamar egunez luzatuko da aurtengo kulturaldia San Joxepe erretiratuen elkartean. Hilaren 13an, eguena, egingo dute hasiera ekitaldia, eta bertan Zuzendaritza batzordeko kideak eta udal ordezkariak izango dira, baita Jon Molina apaiz bergararra ere. Azken honek etikaren inguruko hitzaldia eskainiko du. Arratsaldez izango da hori, bost t’erdietan.

Hurrengo egunean, berriz, herriko hiru ikastetxetako umeak joango zaizkie bisitan elkartera. Izan ere, azken asteetan erretiratuek eskoletan antolatutako lehiaketa historiko kulturalean lagundu diete umeei, beraien galderak erantzunez, eta egubakoitzean sari banaketa egingo dute.

Eta, kultura arloarekin jarraituz, hiru egunez (hilak 14, 15 eta 16) San Joxepeko kideek egindako artelanak ikusgai izango dira egoitzan. Margolanak, taila lanak, argazki zaharrak... denetarik izango da.

Hurrengo asteko astelehenean, berriz, Lasarten bizi den Felix Garitano apaiz bergararrak hitzaldi bat eskainiko du erlijioaren inguruan.

Martitzenean, bi autobusetan Errioxarantz abiatuko dira, San Vicente de la Sonsierra herria eta bertako santutegia eta bodega bat ezagutzera. Gero, Laguardian bazkalduko dute eta herria bisitatuko dute.

Eguaztenean, berriz, San Joxepe abesbatzak eta Zarauzko abesbatzak kontzertua emango dute Santa Marinan, eta eguenean, gizarte gaien inguruko hitzaldia eskainiko du Gipuzkoako foru aldundiko ordezkari batek Migel Altuna ikastetxean.

Hilaren 21ean, berriz, Zabalotegi aretora gonbidatu dituzte Oñatiko Ikusi-Makusi antzerki taldeko kideak, beraien azken lana antzeztu dezaten. Hospital o manicomio izena du obra horrek, eta umorea izango da nagusi.

Eta aurtengo Kulturaldia ixteko, beti bezala, mahaiaren bueltan elkartuko dira Bergarako erretiratuak

Egitarau osoa

  • Urriak 13, eguena

17:30 Kulturaldiaren hasiera ekitaldia. Bertan izango dira San Joxepeko Zuzendaritza Batzordeko kideak eta Udal ordezkariak

Jarraian: Jon Molina apaizaren hitzaldia: Etika, gaur

  • Urriak 14, egubakoitza

15:30 Bergarako Lehen Hezkuntzako ikasleen artean egindako lehiaketa historiko-kulturalaren sari banaketa.

18:00 Bergarako Jubilatuen erakusketaren inaugurazioa. Erakusketa hilaren 14an, 15ean eta 16an egongo da ikusgai (ordutegia: 12:00-14:00 eta 18:00-20:00). Bertan eskulanak, margoak, argazkiak eta egurrezko artisautza lanak jarriko dituzte.

  • Urriak 17, astelehena

19:00 Felix Garitanoren hitzaldia: Nik sinesten dut... ni ateoa naiz... Errealitatera hurbiltzea

  • Urriak 18, martitzena

08:30 San Vicente de la Sonsierrara egun osoko txangoa.

  • Urriak 19, eguaztena

20:00 San Joxepe abesbatzaren musika emanaldia Zarauzko abesbatzarekin batera. Santa Marina Parrokian.

  • Urriak 20, eguena

19:00 Hitzaldia Gipuzkoako Foru Aldundiko ordezkari baten eskutik: Gizarte gaiak. Migel Altuna Institutuko areto nagusian.

  • Urriak 21, egubakoitza

17:00 Oñatiko Ikusi Makusi antzerki taldeak Hospital o manicomio antzezlana eskainiko du Zabalotegi aretoan.

  • Urriak 22, zapatua

14:00 Herri bazkaria eta XX. Kulturaldiaren amaiera, oparien zozketarekin. Bukatzeko, musika eta dantzaldia izango dira.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak