Auzotarren aspaldiko aldarrikapena zen eskola zaharra auzotarrendako egoitza bilakatzearena, eta lehenengo fase baten, lurra leihoak, instalazio elektrikoa eta berogailua berritu ziren. Hori eginda, iazko martxotik erabilgarri dago egoitza.
Bigarren fase baterako utzi zen komunen konponketa, eta aurtengo uztailean egin dute hori. 25.000 euroko aurrekontua izan dute. Egokitutako komunak dira. Martoko auzoko hirugarren adinekoendako elkargune erabat berritua da orain egoitza.
Udalak, bestetik, zenbaterainoko erabilpena ematen zaion jakiteko neurgailu sistema jarri du ekainean. Sistema horren arabera, abuztuan batezbestez sei pertsona sartu dira egunean. Irailean, berriz, zortzi. Abendura arteko datuak jaso eta aztertuko ditu Udalak eta emaitzaren arabera kanpaina bat edo beste jarriko du martxan auzotarren erabilera bultzatzeko.
Egunero dago zabalik gizarte-etxea, arratsaldeko 16:30etik 20:00etara.