Bergarako San Martin jaiak 2016

Santa Marina eliza beteta, Kea ahots taldearekin gozatzeko

Xabier Urtzelai 2016ko ira. 18a, 11:35

Kea ahots taldea 1997an sortu zuten David Azurzak eta Enrique Azurzak, XIX. eta XX. mendeko musika korala hedatzeko asmoz, eta atzo, zapatu iluntzean, Santa Marina elizan ondo bete zuten helburua, eliza bete egin zelako emanaldiaz gozatzeko. 

Emanaldian honako autoreen piezak abestu zituzten: Alonso Loboren bi pieza (Lamentationes leremiae prophetae eta Versa est in luctum), Pascal Dusapinen pieza bat (Umbrae mortis), Imants Raminsh-en Ave verum corpus, Hugo Halfvem-en pieza bat (Aftonen), Toru Takemitsu-ren Wind Horse, Mikel Errazkinen eta Eva Ugalderen moldaketekin kristalez inguratuta, eta David Azurzaren Three Choral graffiti.

Kea Ahots taldea osatzen dute:

  • Miren Garikano, Sopranoa
  • Ana Otxoa, Sopranoa
  • Maria Jesus Ugalde, Sopranoa
  • David Azurza, Kontratenorea
  • Mario Hernandez, Kontraltoa
  • Isabel Lacar, Kontraltoa
  • Javier Alberdi, Tenorea
  • Xabier Barriola, Tenorea
  • Iñigo Vilas, Tenorea
  • Josu Lopez Soraluze, Baritonoa
  • Xabier Sarasola, Barítonoa
  • Pablo Azpeitia, Bajoa
  • Enrique Azurza, Zuzendaria
Erlazionatuak

Kea ahots taldea

Leire Kortabarria 2016 ira 18 Bergara

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak