Espainiako Alexander von Humboldt elkartearen topaketa, UNEDeko 40. urteurrena ospatzeko

Josu Bilbao Atxutegi 2016ko ira. 15a, 19:49

Bergaran, Arantzazun eta Donostian, gaurtik irailaren zapatura bitartean burutuko diren jardunaldietan Estatuko unibertsitateetako irakasle eta katedradun esanguratsuenak eta CSIC-eko ikerlariak bilduko dira.

UNED-Bergara ikastetxe elkartuak, bere 40. urteurrena ospatzen du eta Gipuzkoako segmentu guztietara prestakuntza eta kultura sustatu eta zabaltzeko bere hasiera konpromisoari erantzuteko asmoz, igaurtik irailaren 17ra bitartean, Bergaran, Arantzazun eta Donostian burutuko den Espainiako Alexander von Humboldt Elkartearen urteko XXV. Topaketa bere gain hartzen du.

Alexander von Humboldt Elkarteko XXV. edizio honetan, Espainiako unibertsitateetako ehunetik gora irakasle, katedradun eta CISCeko ikerlariak bilduko dira eta Eskualdeetako Dinamika, Europako Zientzia Garapenean izenburua duen bi jardunaldietan zehar, eztabaida eta analisi desberdinak burutuko dituzte.

Alexander von Humboldt Fundazioak, bikaintasunezko zientzialari eta akademikoen artean akademi elkarkidetza sustatzeko bekak –mundu mailan esanguratsuenetarikoak- eta sariak esleitzen ditu, baita Alemaniara ikerketa proiektu batean lan egiteko aukera ere eskaintzen du, eta ondorioz mundu mailan duen lankidetza ikerketa sarearen parte izateko aukera bermatzen du.

Bere aldetik, Espainiako Alexander von Humboldt Elkarteak, estatu mailako bekadun eta saritu guztiak biltzen ditu, edota estatu mailan bizi direnak. Aurten 25 urte betetzen dituen Elkartea honek, urtero topaketa bat antolatzen du, oraingo honetan UNED-Bergarak bere 40. urteurrenean, bere gain hartzen duelarik.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak