Lazkano artistaren erakusketa Kursaalean

Imanol Beloki Unamuno 2016ko ira. 2a, 14:00

Jesus Mari Lazkano artista bergararrak Ikusmira erakusketa jarri zuen uztailaren 21ean Donostiako Kubo-kutxa aretoan eta urriaren 16arte dago ikusgai. Lazkanoren atzera begirako lehen erakusketa handia da, eta ehun lan baino gehiagoren (formatu handiko margolan, marrazki, ohar-koaderno eta abarren) bidez, bere arte-ibilbidea erakusten da.

Jesus Mari Lazkanok Donostiako Kubo-kutxa aretoan jarri du ikusgai Ikusmira erakusketa, eta bertan, Lazkanok pinturarekiko izan duen ibilbide artistikoaren zati handi bat jasotzen da.

Garai ezberdinetako piezak dira, gehienak, publikoak ezin izan dituena ikusi. Izan ere, kolekzio partikularretik, museotatik datozen lanak… dira asko.

Artista bergararraren atzera begirako erakusketa zabalik izango da jendearentzat urriaren 16ra bitartean, martitzenetik domekara, 11:30etatik 13:30etara eta 17:00etatik 21:00etara bitartean. Sarrera, berriz, doakoa da.

Haurrendako tailerrak

Erakusketarekin batera, familiendako tailerrak egiten ari dira zapatuetan, 12:00etatik 13:30era. 5 eta 11 urte arteko haurrendako, helduek lagunduta.

Bisita gidatuak zapatuetan

Bestalde, Kubo-kutxa aretoak doako bisita gidatuak ere eskaintzen ditu zapatuetan 18:30ean euskaraz eta 19:30ean gaztelaniaz, aurrez izena eman behar da soilik.

Katalogoa argitaratuta

Kubo-kutxa aretoak egiten dituen erakusketa guztietan ohikoa den bezala, oraingoan ere 220 orrialdeko katalogoa argitaratu du, bertan erreproduzituz erakusketan dauden lanak, baita Javier Gonzalez de Durana komisarioaren eta Jesus Mari Lazkanoren beraren azalpen-testuak ere.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak