Sute batek eta ondorengo ekaitzak kalte material handiak eragin ditu Bergarako Azkarruntz industriaguneko bi enpresatan. Sua Hierros Naparra enpresaren Naparra Blending lantokian piztu zen, bakarrik. 17:45ak aldera piztu zen sua; ez zen inor ebakuatzeko beharrik egon eta, beraz, ez zen zauriturik egon. Suhiltzaileak gaueko 23:30ak arte egon ziren bertan, sua itzaltzen.
Berezko konbustioa
Berezko konbustio baten ondorioz piztu zen sua, zapatu arratsaldean. Naparra Blending-ek, besteak beste, hondakinekin egin dute lan, zementuarendako erregai alternatiboak sortzeko. Uste dute sua piztu zela hondakinak edukiontzi batetik bestera pasatzeko prozesu automatikoan.
Izan ere, zapatu arratsaldean ez zegoen inor lanean. Naparra Blending-ek teilatuan izan ditu kalte handienak, baina justu ondoan dagoen Torber enpresara ere heldu zen sua eta hor kalteak handiagoak izan dira, bereziki ondoren bota zuen euri-jasa dela-eta.