Martxan da Mizpirualdeko aurtengo auzolandegia

Julen Iriondo 2016ko uzt. 5a, 15:01

Bergaran dira dagoeneko bi asteotan Mizpirualdeko auzolandegian parte hartuko duten gazteak. Euskal Herritik eta Espainiako hainbat tokitatik etorritako hamazazpi gazte dira, eta egoitzako egoiliarrekin dinamizazio lana egitea izango da euren egitekoa. Zortzigarren urtez etorri dira gazteak Mizpirualdera.

Hamaika lekutatik iritsitakoak dira Belaunaldi arteko trukaketa izeneko auzolandegian parte hartzera Bergarara etorri diren hamazazpi gazteak. Mizpirualde egoitzan dinamizazio lana egitea izango da euren egitekoa: egoiliarrekin jokoan, paseon edo berriketan.

Hilaren 17ra arte egongo dira; atzo hasi zen auzolandegia, eta gaur egin dute lehen bisita egoitzara. Badira euren etorkizuna gizarte zerbitzu arloan ikusten dutenak, baina baita bestelako ikasketak egiten ari baina halako esperientzia bat bizi nahi zutenak ere.

Mizpirualdera lehen bisita egin aurretik, udaletxean egin diete harrera auzolandegiko gazteei. Bertan, Euskara, Gazteria eta Hezkuntza zinegotzi Izaskun Labaienek ongietorria eman eta eskerrak eman dizkie gazteei Bergarara etortzeagatik.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak