Hasi dituzte Mugertza etxea eraisteko lanak

Eneko Azurmendi 2016ko eka. 29a, 16:41

Atzo hasi zituzten San Lorentzo eta Zubieta lotzen dituen etxeari amiantoa kentzeko lanak, gero eraikina eraitsi ahal izateko. Izan ere, errepidea estutzen den gunean dago eta pasabidea zabaltzeko asmoz, eraikina botatzea erabaki zuen Udalak.

Gauzak horrela, semaforo bat jarri zuten kotxeen zirkulazioa kontrolatzeko eta eraikinaren inguruan segurtasun area bat jarri zuten, jendea sartu ez zedin. Izan ere, amiantoa minbizia eragin dezakeen materia bat da, toxikoa, eta zuhurtziaz jokatu nahi izan zuten. Gainera, hondakin arriskutsua denez, Eusko Jaurlaritzaren protokolo berezi bat bete behar dute lan hauek eta langileek ezin dute lau ordu baino gehiagoz lan egin.

Amianto plakak kentzea da zehazki egin beharreko lana. Hala ere, eraikinaren goialdeko fatxadan daude plaka hauek, beraz, garabi moduko bat erabili zuten bertara heltzeko.

Behin amianto plakak kenduta, eraikina habetu, apuntalatu egingo dute eraikina, zaharra da eta. Ondoren, barrua garbituko dute, bertan dauden altzari eta material guztia aterako dute, ahalik eta arazo gutxienekin eraitsi ahal izateko.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak