Ramon Arantzabal margolariak, Bergarako Udalaren laguntzarekin, ekimen berri bat jarri du abian azken egunetan. Lau parke, lau kolore izeneko egitasmoak ingurumena eta artea uztartzen ditu eta modu honetan, bergararrek zein kanpotarrek performance berriaz gozatzeko aukera dute hiru parkeetan.