Agorrosingo kudeatzaileek aforoa zaintzeko neurriak hartu dituzte

Xabier Urzelai 2016ko eka. 23a, 15:27

Egin duen beroaren eraginez egunotan Agorrosingo kanpoko igerilekua jendez lepo egon da, arratsaldetan batez ere.

Duela bi aste ireki zuten Agorrosingo kanpoko igerilekua, baina orain arte egin duen eguraldi aldakorrak ez du bainurako gonbita egin. Aste honetako tenperatura altuen eraginez, baina, eta haur asko dagoeneko oporretan daudenez, Agorrosingo igerilekuak goraino bete dira aste barruan. Eta, Osasun Sailak agintzen duen moduan, sorosleek igerilekuko aforoa zaintzen jardun dute, segurtasun neurri moduan.

Aforoa zaindu behar horrek buruhausteren bat sor diezaioke erabiltzaileari. Eta horren aurrean, pazientzia eskatu dute Agorrosingo kudeatzaileek, gogorarazita, erabiltzaileen euren segurtasunaren aldeko neurria dela.

Atzo, eguaztena, gainera, tenperatura altuengatik alerta horian egonda aparteko neurriak hartu zituzten.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak