Bergarako Udal Musika Bandak eta Orkestra Sinfonikoak, Aitor Garitanoren laguntzarekin ahots bakarlari lanetan, eta Aranzadi Ikastolako ikasle eta irakaslez osatutako taldearekin, ahotsetan.
Herritarrak hunkituta jaso zuten Kilometroak 2016ren gaineko obra sinfoniko deskriptiboa, hiru zatitan banatzen dena: Bezpera, Mezua eta Eguna.
Bereziki hunkigarria eta handia izan zen azken zatia. 10 kanpai-hots entzun (Kilometroak jaiaren hasiera) eta ibilbideari eta egunari hasiera ematen dioena. Ezpata-dantzaren erritmoan, abeslari taldeak eskuetan makilak zituela, erritmoa jarraiki.
Amaieran, obraren egileek, Gonzalez Chirlaquek eta Iñarrak, partitura eta letra oparitu zizkieten Aranzadi Ikastolako ordezkariei, Ane Barrusori eta Olatz Olasori, zuzendaria eta lehendakari ordea, hurrenez hurren. Eta hauek lore sorta bana egileei.
Emanaldia, Hizkuntza erreinu obra berriro eskainiz amaitu zen.
Kilometroak 2016k eskerrak eman nahi dizkie obraren egile biei eta emanaldian parte hartu zuten Bergarako Udal Musika Bandari eta Orkestra Sinfonikoari, egin duten lan bikainarengatik, eta kontzertura gerturatu ziren herritar guztiei, Udal Pilotalekua bete egin zutelako.