Eguraldiari aurre eginez, saskibaloia protagonista izan da beste behin Bergaran

Josu Bilbao Atxutegi 2016ko eka. 19a, 16:40

Zapatuan Labegaraietan jokatu behar izan dute hirunako saskibaloi txapelketa, baina domekan, herriko plazan jokatu dituzte partidak. Bederatzigarren urtez, 60 talde inguru batu dira saskibaloi kutsua izan duen astebukaeran.

Haurrendako eta nagusiendako txanda izan beste behin ere Bergarako Hirunako Saskibaloi Txapelketan. Euriagatik, zapatuko partidak Labegaraietako kiroldegian jokatu behar izan dituzte, baina domekan eguraldiak hobera egin du, eta goizean zaparrada batzuk egon diren arren, San Martin plaza kanastaz eta saskiratzez bete dituzte kirolariek.

Marian Mellado antolatzaileetako batek, balorazio positiboa egin du: "Euriak apur bat kalte egin digu, baina saskibaloia kalera ateratzea lortu dugu beste behin. Gainera, aurten ere, inguruko herrietatik edota Tolosatik eta Gasteiztik etorri dira taldeak, beraz, pozik egoteko modukoa da".

Zapatuko garaileak:

  • Senior mutilak: 1. saria, Nutrutgurtxi taldea; 2. saria, Los Chicos De Zen taldea.
  • Junior mutilak: 1. saria Javi Patanas taldea; 2. saria Aceite Bilbu extra taldea.
  • Junior neskak: 1. saria Basket Crew taldea; 2. saria Amezinak taldea.
  • Hirukoen txapelduna (mutilak): Jon Ugarteburu 9 saskiratze lortuta.
  • Talderik jatorrena: Santana Rim.
  • Kadete mutilak: 1. saria Dream Team taldea; 2. saria Piparrotxa taldea.
  • Infantil mutilak: 1. saria Noname taldea; 2. saria Vamos a Karmarlo taldea
  • Infantil neskak: 1. saria Ablema taldea; 2. saria Hirukota taldea
  • Hirukoen txapelduna (neskak): Leire Arietaleanibeazkoa

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak