Juan Mari Goenagak Bergarako Aroztegin jarri duen margo sorta jada ikusgai dago. Gaur arratsaldean egin dute inaugurazio ekitaldia, eta bertan izan dira herriko margolari eta udal ordezkariak.
Tamaina handiko koadro espresionistak dira erakusketako protagonistak. Lehen begiradan antzematen ez diren sorpresaz beteriko koadroak dira. Distantziarekin begiratuta, lehen begiradan ikusten ez diren formak ikusteko aukera ematen dutenak.
Margolari donostiarraren artelanak uztailaren 3ra arte egongo dira ikusgai, Aroztegi aretoko paretatan.