Bazterkeriaren kontrako erakusketa ikusgai dago Bergaran

Maite Txintxurreta 2016ko eka. 17a, 14:54

Caritas erakundeak jarri du, eta Ibargarai kaleko lurrazpiko aparkaleku publikoan aparkatzeko lekuetan jarri dituzten instalazioen bitartez bazterkeriaren aurpegi desberdinak erakutsi eta gaiarekiko herritarren kontzientziak piztu nahi dituzte.

Aparkatu zure axolagabetasuna da mostra berezi honen izena, eta Bergarako Udalaren eta Gipuzkoako Foru Aldundiaren laguntzaz jarri dute.

Guztira zortzi aparkaleku hartzen ditu erakusketak, eta bakoitzean bazterkeriaren alderdi bat irudikatu nahi izan dute. Domekan jarri zuten mostra, eta astelehenera arte egongo da ikusgai. Horren bidez, ezustea bilatu nahi izan dute, eta herritarren kontzientziak piztea.

Jon Odriozolak aipatu du Caritasen boluntariotza kanpaina bat jarriko dutela martxan, eta interesatuak gonbidatu ditu gertuen daukaten egoitzara joatera informazio eske.

Jasotako iritziak oinarri hartuta, Udalean lanketa bat egingo dute orain, eta eskatutakoen bideragarritasuna aztertuko dute.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak