Hurrengo asteburuan jokatuko da hirunako saskibaloi txapelketa

Maite Txintxurreta 2016ko eka. 8a, 16:41

Ekainaren 18an eta 19an jokatuko da 3x3 saskibaloi txapelketaren 9. edizioa San Martin plazan. Izen ematea zabalik dago honezkero.

Ekainaren 18an eta 19an jokatuko da 9. 3x3 saskibaloi txapelket,. Asteburu horretarako, hainbat saski muntatuko dituzte, baita txosna ere.

Saskibaloiaren inguruko jaia izango da 3x3koa. Hala, zapatuan afaria egingo dute, beti bezala, plazan bertan. Txartelak Ganbara, Depor, Egon eta Etxagi tabernetan daude salgai. Nagusiendako 15 eurotan, eta txikientzat 10 eurotan. Hilaren 15era arte salgai.

Izen ematea

Taldeak hiru pertsonaz osatuta egon beharko dira gutxienez, eta lau pertsonaz gehienez. Ekainaren 15era arte izango da izena emateko aukera, inskripzio orriak bete eta Labegaraietako edo Agorrosingo kiroldegietan edo BKEk Bidekurutzetan duen bulegoan entregatuta. Gazteenek ikastetxeetan entregatu ahal izango dute orria. www.bergarake.com orrian ere egin daiteke inskripzioa.

Inskribatzeaz bat, parte hartzaileek txapelketako kamiseta -aurten berdea- jasoko dute opari.

Kategoriak

Denera zazpi kategoria izango dira, benjaminetatik seniorretara (azken honetan bi maila: arrunta eta elite maila). Guztietan emakumezkoen eta gizonezkoen txapelketa bana izango da. Irabazleek sari potoloak jasoko dituzte babesle eta laguntzaileen eskutik. Kategoria guztietan, talde irabazleak dirua eta garaikurra jasoko ditu, eta bigarrenek, berriz, garaikurra -senior elite mailan bigarrenak 100 euro ere jasoko ditu-. Talde "jatorrenak" ere garaikurra jasoko du, eta Bergarako talderik ez bada txapeldun suertatzen, bergarar onenei afaria oparituko diete sari gisa.

Hilaren 18an, zapatua, goizez eta arratsaldez izango dira partiduak, 10:00etan hasita. Egun horretan, elite, senior, junior, kadete eta infantil mailako norgehiagokak jokatuko dira. Domekan, berriz, 10:00etan hasi eta 14:00ak inguruan bukatuko da, alebin eta benjamin mailakoen partiduak jokatuko direlarik.

Ekainaren 15ean, jolasak

Ekitaldi nagusira begira, hilaren 15ean, eguaztena, benjamin eta alebinendako saski jokoak izango dira Labegaraietan, 16:00etatik 20:00etara.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak