Espainiako Gorteetarako Hauteskundeak 2016

Bergarako EAJk lokal berria zabaldu du Ibargarai kalean

Xabi Gorostidi 2016ko eka. 1a, 11:32

Batzokia erre ostean, datozen hauteskundeetarako lokal berri baten beharra sumatu zuten. Atzo, martitzena, egin zuten inaugurazio ekitaldia. Bailarako alkate eta zinegotzi jeltzaleez gain, bertan izan ziren Joseba Egibar GBBko presidentea, eta Gipuzkoako kongresurako eta senaturako hautagaiak ere.

Ibargarai kaleko 15. zenbakian kokatzen da lokal berria. Printzipioz, sei hilabeterako alokatu dute, espainiar hauteskundeetan eta uda ostean egingo diren autonomikoetan sor daitezkeen beharrak asetzeko.

Atzoko ekitaldiaren hasieran, Unai Elkorok bailarako alkateen izenean hitz egin zuen. Agintean bete berri duten urtearen balorazioa egin zuen, eta herritarrengandik gertu egoteko daukaten konpromisoa mantenduko duela nabarmendu zuen.

Ondoren Joseba Egibarrek hartu zuen hitza. EAJk bailaran izandako gorakada azpimarratu zuen lehenik eta behin. Ondoren espainiar hauteskundeen garrantziari buruz mintzatu zen. Gaur egun, gure egunerokoan eragin zuzena duten gauza asko Madrilen erabakitzen direla adierazi, eta herri honen defentsa egiteko bozka eskatu zuen. 

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak