Kilometroak Kultur Elkarteak hitzarmenak sinatu ditu Goienarekin eta Ekoliorekin

Txomin Madina Milikua 2016ko mai. 31a, 16:08

Goienarekin elkarlanean zabalkundea emango zaie antolatzen diren ekintzei, eta Ekoliorekin jasangarritasuna eta ingurumenaren zaintza sustatuko dute.

Urriaren 2an egingo den Kilometroak 2016ra begira, lankidetza hitzarmenak sinatu berri dute Goiena Komunikazio Taldeak eta Kilometroak Kultur Elkarteak. Hitzarmen honi esker, bi aldeak elkarlanean arituko dira, hainbat modutara, zabalkundea emateko Kilometroak 2016 dela-eta urtean barrena antolatzen diren ekitaldiei. Aldizkari bat aterako dute batera, publizitatean ere izango du eragina eta Goienakon bazkideek zozekta bidez Kilometroetako materiala eskuratu ahalko dute.

Goienarekin bakarrik ez, Ekolio proiektuarekin ere sinatu du hitzarmena Kilometroak Kultur Elkarteak. Kasu honetan, jasangarritasuna eta ingurugiroaren zaintza sustatzea dira helburu nagusiak. Horretarako, besteak beste, Olioa tantaz tanta ekimena gauzatuko dute Kilometroak jaian. Hala, Kilometroak 2016 festa egunean bertan, herritarrek eroandako olioarekin xaboia prestatuko dute tailerren bidez eta gero xaboia parte hartzaileen artean banatuko dute. Bestalde, ostalaritzako olioa ere jasoko du Ekoliok, eta behin olio hori tratatu eta saldu ostean ateratako diruaren %10 KIlometroak 2016 jaiari emango dio.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak